Azaroak 1ean, Santu Guztien Eguna, hilerrira joateko autobus zerbitzu berezia

Tolosako Udala
2018/10/29 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Tolosako Udalak Santu Guztien Egunerako, azaroak 1, osteguna, hilerrira joateko autobus zerbitzu berezia ezarri du. Guztira 11 joan-etorri egingo dira, goizez 6 eta arratsaldez 5. Goizeko 9:00etan hasita 18:00ak arte irtengo da autobusa Musika Eskolatik; eta 9:30ean hasita 18:30ak bitartean hilerritik. Honakoa da ordutegia eta ibilbidea:

Ordutegia

  • Musika eskola: 9:00, 9:45, 10:30, 11:15, 12:00, 12:45, 15:00, 15:45, 16:30, 17:15, 18:00.
  • Kanposantua: 9:30, 10:15, 11:00, 11:45, 12:30, 13:15, 15:30, 16:15, 17:00, 17:45, 18:30.

Ibilbidea: Musika Eskola – Geltoki – Berazubi – Iurramendiko biribilgunea – kiroldegia – Amarotz – Kanposantua – Iparragirre – Bizkaia kalea – J.A. Irazusta – Trinkete – Musika Eskola.

Tolosako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, egunotan udaltzainen presentzia aregotuko da hilerrian eta inguruetan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA