Bizibusa, ‘Muxu eta agur’ guneak eta Santa Lutziako aparkalekuen berrantolaketa, ikasturte berriari begira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/08 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Geldialdi laburreko bi gune margotu dira: Samaniegon eta Kale Barrenan.

  • Espazioa berrantolatuta, 20 aparkaleku gehiago lortu dira Santa Lutzian.

Martxan da ‘Bizibusa’, udaltzainek gidatuta ikastetxera bizikleta karabanan joateko egitasmoa. Helburua da bide heziketa sustatzea, ikastetxeetara modu arduratsu, ordenatu eta seguruan joatearekin batera. Batik bat LH3tik 6ra bitarteko ikasleei zuzendua dago.

Trianguloa plaza da abiapuntua. Astelehenetik ostiralera 08:30ean egin ohi dute hitzordua. Bada, bideari ekin aurretik, udaltzainek gomendioak ematen dizkiete, herrian zehar bizikletan doazenean kontutan hartzeko, seinalizazioa ezagutzeko, segurtasuna bermatzeko eta istripuak saihesteko gakoak barneratu ditzaten. 

San Frantzisko zeharkatuz Usabalerainoko bidea egiten dute. Haurren kopuruaren arabera, errepidetik edo bidegorritik egiten dute bidea, beti udaltzainek aurretik eta atzetik babestuta. 

 

‘Muxu eta agur’ guneak

Ikastetxera joan-etorria ibilgailuetan egiten dutenei begira, trafikoa arindu eta segurtasuna indartzeko helburuarekin zenbait ‘Muxu eta agur’ gune margotu ditu Udaltzaingoak. Trafiko legean trataera berezitua duten espazioak dira, bi minutuko geldiune azkarrak baimentzen dituztenak, haurrak eskolan utzi ahal izateko. Horixe da, hain zuzen, xedea: geldialdi azkarra egin eta alde egitea, trafikoa arintzeko. Samaniegoko sarreran eta Kale Barrenan margotu dira gune hauek, proba piloto modura. Azken honen kasuan, bestelako izaera duten aparkalekuekin uztartuko da, ordutegiaren arabera astelehenetik ostiralera. 

Muxu eta agur

Zamalanak

Bertakoak:

07:00-09:30

09:30-12:30

19:00-07:00

12:30-14:00

16:00-18:00

Asteburuak

15:00-16:00

 

 

 

Aparkalekuak Santa Lutzian

Santa Lutzia auzoan, Orixe Institutuaren, Tolosaldea Lanbide Heziketa Instituaren eta Uzturpe pilotalekuaren inguruko aparkalekuak berrantolatu ditu Udaltzaingoak, espazioa optimizatzeko eta aparkatzeko aukerak handitzeko helburuarekin. Udan zehar margoketa lanak egin dira, eta doikuntzarekin, inguruan 20 aparkaleku inguru gehiago lortu dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA