Ero-Etxe elkartearen krosa dela eta, Rondilla kalea eta Zubi Berriko sarbidea trafikoari itxita goizez igande honetan, urtarrilak 20

Tolosako Udala
2019/01/17 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Ero-Etxe elkartearen krosa dela eta, igande honetan, urtarrilak 20, Rondilla kalea eta Zubi Berriko sarbidea itxita egongo da trafikoarentzako 10:00etik 14:00etara.

Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki).

TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.

Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondilla 34tik Santa Klara (Zumardi txiki) mugitzen da eta San Frantzisko eliza eta San Frantzisko Geltoki zerbitzutik kanpo geratuko dira.