Ero Etxeren krosa dela eta, Rondilla kalea itxita trafikoarentzako igandean, urtarrilak 21

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/01/18 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Ero Etxeren krosa dela-eta, 2018ko urtarrilaren 21ean -igandea- Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzako 10:30etik 13:30etara.

Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki). TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.

Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondilla 34tik Santa Klara (Zumardi txiki) mugitzen da eta San Frantzisko eliza eta San Frantzisko Geltoki zerbitzutik kanpo geratuko dira.

Barkatu eragozpenak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA