Hilerrira joateko Hiribusaren zerbitzu berezia, igandean

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/10/30 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Santu Guztien Eguna dela eta, bederatzi zerbitzu eskainiko dira egunean zehar: goizean, 09:00etatik 13:30era, eta arratsaldean, 15:00etatik 18:45era.

Datorren igandean, azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna dela eta, Tolosako Udalak Hiribusaren zerbitzu berezia emango du, herritarrek udal-hilerrirako joan-etorriak errazago egin ditzaten. Guztira, bederatzi zerbitzu emango dira egun osoan zehar: goizean, 09:00etatik 13:15era, eta arratsaldean, 15:00etatik 18:45era.

Autobusa udal musika-eskolatik abiatuko da, eta ohiko ibilbidea egingo du. San Blasera iristean, hilerriraino igoko da zerbitzu guztietan.

Hauxe izango da Santu Guztien Eguneko ordutegia:

Hilerrian aparkatzeko jarraibideak
Hilerriaren inguruan trafiko-arazorik ez izateko eta zirkulazioaren arintasuna bermatzeko, Udaltzaingoak hainbat jarraibide eman ditu.

Hilerrirako igoerako maldaren eskuinaldean debekatuta egongo da aparkatzea, Hiribusaren joan-etorria eta hilerrirainoko sarbidea bermatzeko. Beheranzko noranzkoan, aldiz, ibilgailuak espaloitik ahalik eta gertuen aparkatu ahal izango dira. Horretarako, gidariek hilerriraino igo beharko dute, eta, bertan, seinaleztatutako biribilgunean, noranzkoa aldatu.

Ezarritako seinaleztapena eta trafiko-arauak errespetatzea eskatzen zaie herritarrei, joan-etorriak errazteko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA