Igaralde-Bizkaia kaleetan egiten ari diren lanak direla eta, apirilaren 24 eta 26 artean zirkulazio errail bat itxita

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/04/17 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Igaralde-Bizkaia kaleetan egiten ari diren lanak direla eta, Iparagirre 3 eta Bizkaia 6 bitarteko zatian, zirkulazio errail bat itxita egongo da apirilaren 24 -asteazkena- goizeko 8etatik apirilaren 26 -ostirala- arratsaldeko 8ak bitartean.

Zati honetan norabide bakarra izango da, Bizkai kaletik Iparragirre aldera doana eta kontrako norabidea, Amarotzetik datozenak, Iparragirre-Urrutitxotik barrena kondeaneko aldapara desbideratuko dira.

Neurri honek ez du eraginik izango hiribusaren zerbitzuan, eta obra gunetik era kontrolatuan igarotzea ahalbideratuko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA