Iurramendi kaletik egoitzara doan aldapa itxita izango da, bihar goizean, konponketa lanak egiteko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/29 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Bihar, hilak 30, ostirala, errepidea konpontzeko lan batzuk egingo dira Iurreamendi egoitzako aldapan, Hiribusak aldapa horretan izaten dituen arazoak gutxitzeko helburuarekin. 

Hori dela eta, goizean zehar, lanek irauten duten bitartean, Kondeaneko aldapako sarbidetik egin beharko dute joan-etorria ibilgailuek. Aurreikusten da 08:00etatik 13:00etara bitarte itxiko dela errepide zati hori. Ondorioz, Hiribusak goiz horretan ezingo du igo egoitzara igo. Lanak amaitu ahala, normaltasunez erabili ahal izango da bidea, eta Hiribusak ohiko zerbitzua egingo du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA