Tolosako udaltzainek uniforme berria izango dute

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/06/23 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Herritarrek erreferentzia grafiko ikusgarriagoa izango dute.

Tolosako udaltzainek uniforme berria izango dute San Joan egunean, ekainaren 24an, Tolosako zaindariaren egunean. Uniformeen aldaketa hori Tolosako Udaltzaingoak berak proposatu eta bultzatu du, uniformean zenbait hobekuntza egin ahal izateko.

Aldaketa horrekin lortu nahi den helburua da Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko irailaren 24ko Aginduak jasotzen duen moduan, bide publikoan errezago identifikatzea Tolosako Udaltzaingoko kideak, lanean ari direnean, nahasterik sortu gabe.

Bestalde, polizia-uniforme zaharrak orain arte zuen gabezia izanik, aldaketa honekin udaltzain bakoitzaren zenbaki-adierazleak eta graduazioa erakutsiko dira, eta uniforme pertsonalizatu bakoitzean argi eta garbi ikusiko dira, herritarrei udaltzain bakoitza behar bezala identifikatzen laguntzeko haien eguneroko harremanetan eta interakzioetan.

Uniformea aldatzearekin batera, irudi berritu, hurbileko eta modernoa bultzatu eta sustatuko da, alde batetik, zeinu grafiko komunak errespetatuz, gure foru erkidegoaren barruan beste udaltzain batzuekin grafikoki homogeneizatzeko, eta, batez ere, uniforme berrian jasotako Tolosar nortasuna nabarmenduko da.

Azkenik, berrikuntzak egin dira material modernoetan, elastikoetan, erresistenteetan eta transpiragarrietan, langileak eguneroko eginkizunetan erosoago aritzeko, Oria Sport Wear enpresa tolosarrarekin egindako elkarlanari esker.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA