Tolosako Udaltzaingoak 7.600 jardun baino gehiago burutu zituen 2017an

Tolosako Udala
2018/04/19 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • 2017an zehar gauzatutako jardunen urteko txostena ezagutzera eman berri du Udaltzaingoak, trafiko eta udal araudiarekin erlazio zuzena duten eginkizunen, judizialen eta mugikortasun alorrekoen datuak barneratuz.

  • Luis Mari Lasa udaltzainburuak “positiboki” baloratu ditu datuak eta Olatz Peon Ormazabal alkateak egindako lana eta profesionaltasuna eskertu dio lantaldeari.

Tolosako Udaltzaingoak 2017an zehar gauzatutako jardunen urteko txostena ezagutzera eman berri du. Luis Mari Lasa udaltzainburuak “positiboki” baloratu ditu datuak: “gaur egun, uniformea jantzita kaleratzeak, arlo ugari menperatzeaz gain, formakuntza zabala izatea ere eskatzen du. Honek guztiak, egun guztiak desberdinak dituen lanbide bihurtzen du, nola bukatuko diren jakin gabe. Herritarrentzako kalitatezko zerbitzua bermatzen jarraitzeko urratsak ematen jarraituko dugu”. Egindako lana eta profesionaltasuna eskertu dio lantaldeari Olatz Peon Ormazabal alkateak.

Guztira, 30 pertsona ari dira lanean Udaltzaingoan, hiru sailetan banatuta: alde batetik, Udaltzainburuzagitza, bestetik, administrariak eta irrati-agenteak, eta hauekin lotuta, kaleko agenteak. Betetzen dituzten funtzioak ere ugariak dira: trafiko eta udal araudiarekin erlazio zuzena dutenak daude eta bestetik polizi administratiboarekin zerikusia dutenak (obretako kontrola, terrazak, udal jakinarazpenak, begizko ikuskapenak, erreklamazioak, e.a.); polizia judiziala (etxe barruko atxilotzeak, errolda kontrola, epaitegiko jakinarazpenak, atestatuak, herritarren segurtasuna, e.a.); eta azkenik, mugikortasuna, garraio publikoari, pertsona helduei edota eskoletako bide hezkuntzari egokitutako eginkizunak.

2017ari erreparatuz, 20.000 dei baino gehiago erantzun ziren eta udaltzainen kaleko ekintzekin zerikusia duten 6.500 intzidentzi baino gehiago idatzi; bide publikotik 100 ibilgailu erretiratu ziren, 30 espediente bideratu ibilgailu abandonatuak zirelako, eta hauetatik 20 baimendutako hondakin kudeatzaile batek erretiratu zituen, hiriko hondakin solitu tratamendua jaso zezaten.

Udalerrian jarritako 1.410 salaketa bideratu ziren, 90 istripu txosten eta 4 atestatu. Halaber udaltzainak jasotako 69 bizikleten artetik, 16 jabeei bueltatuak izan ziren.

Animaliei dagokionez, jasotako txakur kopurua 19 izan da, katuena berriz 25. Guztiak Usurbilgo animali eta landareak babesteko elkartera bideratu dira Tolosako Udalak hauekin hitzarmena sinatu baitzuen. Jasotako beste 10 animali jabeei eman zitzaien, mikrotxipa irakurri ondoren jabeak lokalizatu ondoren.

Txakurrei dagokionez berriz, 7 izan ziren irekitako espedienteak eta txakur arriskutsuen 14 baimen bideratu ziren, azken hauetako ezaugarriekin irekitako 5 erregistro berri gehituz.

Udal errolda-helbideetan 110 konprobaketa egin ziren, 500 intzidentzi parte beste udal departamenduetara, hauetatik 324 hirigintza, obrak eta zerbitzuak, 4 obra gelditze, liztor asiatikoekin 25 jarduera, gazte lokalekin lotura duten 26, aseguruetxeetara 60 bidalketa, 4 soinu neurketa, espazio publikoen 6 ordutegi akta, atzerrira bidaiatzeko adin gabeentzat 301 baimen, manifestazio edota konzentraziorako 52 jakinarazpen, partikularrei 210 jakinarazpen eta bukatzeko epaitegiari 75 laguntza ekintzak, esate baterako, jakinarazpenak, zitazioak, urruntze aginduak edota atestatu eta txostenen bidalketa.

Halaber, telealarmari dagokionez 27 asistentzi burutu ziren, bakarrik bizi diren pertsona helduak artatzeko. Baita ere hotz-protokoloa martxan jarri ostean, 5º zero azpitik egon denean, 6 pertsona bideratu ziren aterpeetara.

Guztira 250 salaketa jaso ziren, 233 dokumentazioa, telefono mugikorra edota beste zenbait gauza galdu dituztela esaten duten komunikazioak, eta aire konprimituko armarentzat 4 baimen bideratu ziren.

Udaltzainak herriko gaztetxoekin bide-heziketaz

Pasaden azaroan (2017) Tolosako udalak eta ikastetxeek Bide Heziketa garatu zuten elkarlanean. Udaltzaingoaren eskutik, haurrei errepideen inguruko eta zirkulaziorako oinarrizko kontzeptuak irakatsi zizkieten, horretarako azalpenak eta praktika uztartuz.

Guztira herriko hiru hezkuntza zentrutako 450 gaztetxok hartu dute parte: Samaniego, Herrikide eta Laskorain ikastola. Samaniego ikastetxean, 1, 2, 3 eta 4. mailetako 12 gelek hartu dute parte; Laskorain ikastolan 3. mailako 4 gelek; eta Herrikide ikastetxean, berriz, 3. mailako 3 gelek.

Lanketa honekin, ikasleei oinarrizko irizpideak erakusteaz gain, Udaletxea eta udaltzaingoaren figura umeengana hurbiltzea da helburua. Datozen urteetan ere lanketa honekin jarraitzeko asmoa du udaltzaingoak, eta adin esparrua zabaltzea ere aztertzen ari da.