Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Itsaspeko irudi onenen bilduma, naturari buruzko gogoeta eta inguruko zuhaitzak ezagutzeko ibilaldia Astekliman
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2025/10/13 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
Urriaren 21ean, CIMASUB Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloko zazpi lan esanguratsu proiektatuko dira Topicen.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatuta, Asteklimaren 6. edizioa izango da urriaren 17tik 26ra. Beste urte batez, Tolosako Udalak ere bat egingo du egitasmoarekin, herritarrak kontzientziatu asmoz. Testuinguru horretan, 3 ekintza antolatu dira Tolosan.
CIMASUB, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren proiekzioak
Egitasmo honen helburua da ozeanoen kontserbazioa sustatzea, eta itsasoaren inguruko pertzepzioa indartzea, gure ozeanoei balioa ematen jakin eta, hartara, zaintzeko. Munduko argazkilari eta bideografo onenen esperientziak biltzen dituzten zazpi lan zinematografiko eskainiko dira. Saioa doakoa izango da (azpian lan horien inguruko informazio gehiago).
19:00. Topic. Herritar guztientzako emanaldi irekia.
Dokumentala: ‘Wilding, el regreso de la naturaleza’
400 urteko lursail baten etorkizunerako, naturaren aldeko apustua egin duen bikote gazte baten istorioa kontatzen du. Bikote gazteak sustraitutako tradizio baten aurka borrokatuko du, eta bere baserriaren patua naturaren eskuetan jartzera ausartuko da: memoria bat eta landa-ekologiaren kontaketa bat da.
Urriak 22, asteazkena
19:00. Leidor Aretoa. Iraupena: 70 min.
Ibilbide gidatua: ‘Zuhaitzen itzalaren bila’
Tolosan topa ditzakegun zuhaitz esanguratsuak (tamainagatik edo historiagatik) ikusteaz gain, bidean topatutako beste zuhaitz multzo batzuk eta bitxikeriak ere aipatuko dira bisitan. Klima aldaketaren aurrean zuhaitzek eskaintzen dituzten onurak eta funtzioak azpimarratuko dira.
Urriak 26, igandea
11:00. Abiapuntua: San Frantzisko pasealekua, frontoiaren parean. Iraupena: 1:30.
————————
CIMASUB jaialdiak antolatutako saioan, munduko itsas paisaiarik ikusgarrienetan murgiltzeko aukera izango da. Kontzientzia pizteko saioa ere izango da, kontserbazioaren garrantziaz eta ozeanoen hondoetan pilatzen den gehiegizko plastiko kopuruaz ohartarazten baitute lanek. Hauek dira urriaren 21ean Topicen proiektatuko diren filmak.
Red Alert on Corals. Singapurren grabatutako lau minutuko film laburra da, Olivier Bourgeoisek eta Emma Josefina Pettersonena. Koralezko arrezifeek mundu mailan bizi duten krisia du hizpide.
Raja Ampat, the last paradise. David Galvan Fernandezen lanak Urrezko Baranda saria irabazi zuen jaialdian. Indonesiako Raja Ampat herriko ur kristalinoak erakusten ditu, eta neurriak hartu ezean, gal dezakegunaz ohartarazten du.
A truly plastic neutral fishery. Kontzientzia ekologikoaren mezu onenaren Aquarium saria lortu zuen. Azoreetako arrantzontzien bidaia kontatzen duen dokumental laburra da, plastikoen lehen arrantza neutrala egin duena. Etorkizun iraunkorrago bat posible dela erakusten du Pape Brixenen lanak.
Magic of the macroverse. Alfred Schaschlen lan honek film laburren sailean Urrezko Baranda irabazi zuen, Filipinetan grabatutako itsaspeko irudi liluragarriei esker. Filmak gizakien eta ozeanoen arteko lotura aztertzen du.
Heart of the sea. Emakumeen lan onenaren Orain Gipuzkoa saria jaso zuen Shireen Rahimi zinemagileak. Bermuden iragana eta oraina lotzen ditu, itsaspeko biziaren eta Gombey dantza enblematikoaren bidez.
El calderón tropical. Dokumentalen atalean Urrezko Baranda irabazi zuen lana da, Felipe Ravinak zuzendutakoa. Kanariar uharteetan girotua, kalderoi tropikal baten eta pertsona baten arteko harremana islatzen du, Tenerifeko biodibertsitatea babesteari buruz kontzientzia piztearekin batera. Uhartearen gehiegizko ustiapena eta garapen iraunkorrago baten aldeko oihua ere egiten du filmak.