Fernando Pradini, Tolosanklisk lehiaketako irabazle

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/10 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • ‘Belaunaldiak’ gaia landu da aurten, eta 33 pertsonaren lanak jaso dira.

  • Pradinik ‘Putzu isladak’ argazkiarekin irabazi du lehiaketa, eta horixe izango da datorren urteko udalaren egutegiko azala.
     

 

Gaur eman du ezagutara Tolosako Udalak datorren urteko egutegirako irudiak aukeratzeko egiten den Tolosanklisk lehiaketaren emaitza. Aurtengo sariketan, ‘Belaunaldiak’ gaia jorratu dute parte hartzaileek, eta 33 argazkilariren lanak jaso dira.

Ura Iturraldek, Elena Marquezek eta Javier Zurutuzak osatu dute epaimahaia, eta jaso diren lan guztien artean, 2026ko egutegiaren azaleko irudia —lehiaketako irabazlea—, eta hilabete bakoitzaren irudiak —gainerako 12 finalistak— hautatu dituzte.

Fernando Pradiniren ‘Putzu isladak’ argazkia izan da garaile, eta hori izango da egutegiko azala. Horrez gain, 600 euroko saria jasoko du. Gainerako hilabeteetako saridunek, 200 euroko saria jasoko dute. Hauek dira:

  • Irati Sorondo Andueza: ‘Bidean direnak’ (Urtarrila)

  • Javier Zabala Acosta: ‘Txaranga bat, belaunaldi asko’ (Otsaila)

  • Fernando Pradini: ‘Oroimenaren kulunka’ (Martxoa)

  • Arantza Iruretagoyena Martin: ‘Etorkizuna’ (Apirila)

  • Lur Zaldua Aristi: ‘Marrak eta puntuak’ (Maiatza)

  • Javier Ortiz: ‘Sua’ (Ekaina)

  • Javier Zabala Acosta: ‘Buztinlariak belaunaldiz belaunaldi’ (Uztaila)

  • Miren Amorrortu Fernandez: ‘Komunikazioa’ (Abuztua)

  • Javier Zabala Acosta: ‘Hiru belaunaldi’ (Iraila)

  • Andoni Lizeaga: ‘Tolosako historioa!’ (Urria)

  • Javier Zabala Acosta: ‘Belaunaldiak irudietan betirako’ (Azaroa)

  • Llívia Escolá Hernández: ‘Olentzeroren zain. Jantziek lotzen gaituzte’ (Abendua)

2026ko egutegiak azaroaren amaieran banatuko dira herritarren artean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA