Janus Lester taldeak joko du Zaldunita egunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/14 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • 175 pertsonak hartu dute parte bozketan, eta 64 pertsonaren babesa jaso du Janus Lesterrek.
     

Herritarren parte hartzearen bidez erabaki da zein taldek emango duen kontzertua datorren urteko Inauterietako Zaldunita egunean. Erabaki plataforman eta kultur etxeko hautesontzian bozkatu ahal izan dute. Pertsona gehiagoren iritziak jaso nahian, lehen aldiz egin da horrela, orain arte jai batzordean egin izan baita kontsulta. 

175 pertsonak parte hartu dute bozketan, eta zazpi hautagairen artean aukeratu ahal izan dute: Bengo, Ezpalak, Indabe, Janus Lester, Kai Nakai, Los Zopilotes Txirriaos eta Merina Gris. Janus Lester taldeak eskuratu du babesik handiena, 64 bozka, eta jada konfirmatu da bere parte hartzea. Hauek izan dira emaitzak (Erabaki plataforman kontsultatu daitezke): 

  • Janus: 64 

  • Zopilotes: 54 

  • Bengo: 26 

  • Merina Gris: 20 

  • Kai Nakai: 6 

  • Indabe: 4 

  • Ezpalak: 1

Udalak eskerrak eman dizkie parte hartu duten herritarrei, baita musika taldeei ere, beren prestutasunagatik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA