Tolosan dauden etxerik gabeko pertsonak muturreko baldintza klimatologikoetatik babesteko Hotzaren Programa jarri du martxan Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/11/11 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Aurten ere, Tolosan dauden etxerik gabeko pertsonei egoera klimatologiko gogorra iragarritako gauetan ostatua emateko laguntza abiarazi du Udalak.

  • Laguntzaren helburua da herrian dauden etxerik gabeko pertsonak baldintza klimatologiko gogorretatik babestea ostatua emanez, eta oinarrizko elikagai beharrak asetzeko otordu bat bermatzeko aukera ematea.

  • Urte osoan zehar eskainiko du zerbitzua Udalak, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira.


 

Beste urte batez, Hotzaren Programa abiarazi du Tolosako Udalak herrian dauden etxerik gabeko pertsonei gaua igarotzeko ostatua eskaintzeko, baldintza klimatologiko gogorretatik babesteko.

Laguntza hau Oria Hotelean emango du Udalak, eta gehienez gau bateko egonaldia izango da, izan ere, Tolosan dauden pasadizozko pertsonei zuzendutako laguntza da. Dena den, egoera klimatologiko bera mantentzen bada, gau gehiagotan ere eman ahal izango da zerbitzua. Modu honetara, hotz handia iragarrita dagoen egunetan gaua hotel baten babesean pasatzeko aukera emango zaie, eta, nahi izanez gero, oinarrizko elikagai beharrak asetzeko otordu bat (gosaria) bermatuko zaie.

Etxerik gabeko pertsonei zuzendutako laguntza da hau, baldintza klimatologiko gogorrak iragartzen diren unean Tolosan daudenen horientzat, gaua pasatzeko etxerik edo tokirik ez badute. Ohiko bizilekua Tolosan dutenek ezin izango dute ostaturik hartu programa honen bidez, pasadizoz herrian daudenentzako zerbitzua baita.

Baldintza hauek bete behar dira ostatua emateko: gaueko tenperatura 5ºC edo baxuagoa izango dela aurreikusita egotea, eta ABEGI pasadizokoen etxeko plaza guztiak beteta egotea. Kasu guztietan, udaltzain batek lagunduko ditu Hotzaren Programaz baliatuko diren pertsonak ostatura.

Zerbitzua Tolosako Udaltzaingoak kudeatuko du, beraz, baldintzak betetzen dituzten eta zerbitzua erabili nahi duten pertsonek Udaltzaingora hurbildu beharko dute 20:30ak baino lehen, ostaturako sarrera 21:00ak baino lehen egin behar baita.

Tolosako Udalak urte osoan zehar eskainiko du zerbitzu hau, baldin eta aipatutako baldintzak betetzen badira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA