Trafiko-mozketak izango dira Iurramendin astelehenetik asteazkenera

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/10/02 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Iurramendi kaleko bidegorri berria eta galtzada asfaltatuko dira.
  • Zenbait zerbitzuri eragingo die lanek, hala nola Hiribusari, eta Iurramendiko zahar-egoitzaren eta Laskorain ikastolaren irisgarritasunari. 

Iurramendi kaleko bidegorri berria eta galtzada asfaltatuko dituzte datorren astean, eta, horren ondorioz, zirkulazioan etenak egingo dituzte urriaren 5ean, 6an eta 7an.

Urriak 5, astelehena. 08:00-18:00.
Iurramendi kalean egingo dituzten lanen eraginez, ibilgailuentzat itxita egongo dira Iurramendi kalea bera eta hara bideratzen duen Iruña etorbidea, Iurramenditik hasi eta Usabal kiroldegiko zubiraino eta zahar egoitzaraino zabaltzen den eremuan. 14-21, 22B eta 22C garajeen sarbideari eragingo diote lanek, eta, beraz, autoa erabili behar dutenek 08:00ak baino lehen atera beharko dute. Zenbait zerbitzuri eragingo die lanek, hala nola Iurreamendi zahar-egoitzako eta Laskorain ikastolako irisgarritasunari. Bestalde, Hiribusaren zerbitzuan ere aldaketak izango dira, eta ez da Iurreamendi zahar-egoitzara igoko.

Urriak 6, asteartea. 08:00-18:00.
Lanek Iurramendi kalean jarraituko dute, eta pasealekuko 22B eta 22C garajeetarako sarbidea itxita egongo da 08:00etatik 18:00etara. Hala ere, normaltasunez erabili ahal izango da Iruña etorbidea zahar-egoitzako edo Laskorain ikastolako joan-etorrietarako, baita Hiribusak ere. 

Urriak 7, asteazkena. 08:00-18:00.
Lanak egiten jarraituko dute, baina ez da erabateko trafiko-mozketarik egingo.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA