Udaltzainek bide-heziketa landu dute Samaniego ikastetxeko 300 gaztetxorekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/22 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • 1, 2, 3 eta 4. mailetako 12 geletako 300 gaztetxok hartu dute parte.
  • Haurrei errepideen inguruko eta zirkulaziorako oinarrizko kontzeptuak irakatsi dizkiete, horretarako azalpenak eta praktika uztartuz.

  • Datozen hilabeteetan Laskorain eta Herrikide ikastetxeetara bertaratzea da Udalaren helburua.

 

Tolosako Udaleko Udaltzainek eta Samaniego ikastetxeak Bide Heziketa garatu dute elkarlanean. Aste honetan 3 egunez. Haurrei errepideen inguruko eta zirkulaziorako oinarrizko kontzeptuak irakatsi dizkiete, horretarako azalpenak eta praktika uztartuz. Besteak beste, umeei errepidea, espaloia eta jolasgunea desberdintzeko irizpideak eman dizkiete: horietako espazio bakoitzak zein funtzio duen, eta bakoitzean nola jardun behar duten. Honela, zebrabideak nola zeharkatu behar dituzten, udaltzainek keinuek zer esan nahi duten edota seinaleen formak bereizten ere irakatsi diete udaltzainek.

Guztira Samaniego ikastetxeko 300 gaztetxok hartu dute parte, 1, 2, 3 eta 4. mailetako 12 gelek hain zuzen.

Lanketa honekin, ikasleei oinarrizko irizpideak erakusteaz gain, Udaletxea eta udaltzaingoaren figura umeengana hurbildu nahi izan da. Datozen hilabeteetan Laskorain eta Herrikide ikastetxeetara bertaratzea da Udalaren helburua.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA