Euskal Herria plazako etxebizitzen zozketa ekainaren 22an izango da
2021/06/18 | Etxebizitza
Zozketa Leidor aretoan izango da, 13:30ean. Zozkatuko diren 19 etxebizitzetarako 107 eskatzaile daude onartuta. Eskatzaile horietako bakoitzari ausazko zenbaki bat egokituko zaio, eta zenbakiak ateratzen diren hurrenkeran osatuko da esleipendunen zerrenda. Gainerakoek itxaron zerrenda osatuko dute.