Etxebizitza hutsak erreformatzeko eta alokairuan jartzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
2022/11/02 | Etxebizitza
Dirulaguntza honen helburu nagusia da Tolosan hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzea alokairuan jar daitezen. Udalak Jaurlaritzaren dirulaguntzak osatuko ditu eta 4.000€ arteko laguntza emango da eta 8.000€ artekoa etxebizitza hutsa Alde Zaharrean kokatutako badago. Dirulaguntza eskatzeko etxebizitza BIZIGUNE programan sartzea ezinbestekoa izango da, alokairu babestuaren alde egiteko.