Otsailaren 20an egingo da Euskal Herria plazako gazteen bizitokien zozketa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/02/05 | Etxebizitza
  • Dokumentazio osagarria aztertu eta alegazioak erantzun ostean, onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratu ditu gaur udalak.

  • Sistema informatiko bidez egingo da zozketa, publikoari zabaldutako ekitaldi batean; hilaren 20an izango da, 13:30ean udaletxeko pleno aretoan.

 

Behin izen emate batzuen dokumentazio osagarria aztertu eta alegazioak erantzun ondoren, Tolosako Udalak argitaratu berri ditu Euskal Herria plazako gazteentzako bizitokien deialdian onartutako eta ez onartutakoen behin betiko zerrendak. [Ikusi zerrendak hemen]

18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako alokairura bideratutako 25 apartamentu ditu guztira udalak Euskal Herria plazako 1B eraikinean, eta une honetan erabiltzailerik gabe dauden 13 esleituko dira. Gainerakoekin, itxaron-zerrenda osatuko da.

Esleipena zozketa bidez egingo da, onartuak izan diren 88 gazteen artean. Sistema, baina, aldatu egingo da: udaleko Informatika Sailak garatu duen sistema informatiko baten bitartez egingo da zozketa. Giza parte hartzea ere izango du zozketak, unean bertan ateratako bola batek baldintzatuko baitu zozketako zerrendaren hurrenkera.

Dena dela, zozketara bertaratu ahal izango dute interesa duten herritarrek. Otsailaren 20an izango da, 13:30ean. Zuzenean ere emitituko du udalak, eta ondoren zerrendak ikusgai izango dira udalaren webgunean eta iragarki taulan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA