Tolosako Udalak bat egin du UEMAren ‘Egin nirekin ere euskaraz!’ kanpaina berriarekin
2023/11/15 | Euskara eta Hezkuntza
- Ekimenaren helburua da herritarrak animatzea aurreiritziak alde batera utzi, eta jatorri atzerritarreko euskaldunei euskaraz egitera.
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kanpaina berrian 16 gaztek jarri dute aurpegia, eta adierazi dute askotan, euskaraz jakin arren, bizilagun askok gazteleraz egiten dietela.