Badator, indartsu, Euskaraldiaren hirugarren edizioa
2022/11/17 | Euskara eta Hezkuntza
Azaroaren 18an hasita abenduaren 2a arte egingo da 2022ko ariketa, hizkuntza ohiturak astindu eta euskal hiztunak aktibatuz euskararen erabilera areagotzeko xedez. Horrez gain, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko da herrian ariketa honi amaiera biribila emateko.