Bi ekitaldi nagusi, Samaniego Ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko
2024/01/17 | Euskara eta Hezkuntza
-
Urtarrilaren 23an urteurrena ospatzeko egin duten abestia eta bideoklipa aurkeztuko dituzte Leidorren eta, horrekin batera, Nikotina, Juantxo Arakama eta Ayvee musikarien emanaldiak izango dira.
-
Apirilaren 27an egingo da ospakizun handia Tolosako txoko askotan: zirko tailerra, haurrentzako jolasak, DJa eta txaranga izango dira, besteak beste.