Tolosako Udalak bat egin du aurten ere Euskararen Nazioarteko Egunarekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/12/03 | Euskara eta Hezkuntza
  • Mundu mailako krisiari euskaraz aurre egitearen alde agertu da Tolosako Udala, euskararekiko duen konpromisoa berretsiz.


Gaur ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Tolosako Udalak, euskararekiko duen konpromisoa berretsiz. Aurtengoa ez da urte erraza izan inorentzat, pandemiaren eragina munduko txoko guztietan somatu da, eta, noski, baita euskararen hiztun elkartean ere, bereziki erabilera mailan. Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da erakunde publikoek euren konpromisoa sendotzea eta gizarteak, bere osotasunean, euskaraz aurre egitea mundu mailako krisi honi.

Hala, Tolosako Udalak euskararen nortasuna indartzen eta balioan jartzen jarraitzen du, eta lanean dihardu gure ama hizkuntzaren erabilera indartzeko urratsak egiten. Norberaren eta gizartearen konpromisoak sendo uztartzen jarraitzeko deia egin du udalak, bide horri jarraituz etorri baitira euskararen aurrerapauso behinenak: unean uneko beharrizanei euskaraz erantzuten, etorkizunerako bidea euskaraz zolatzeko euskal instituzioek, gizarteak eta norbanako bakoitzak.

Tolosako Udalak gogorarazi du Euskaraldia martxan dagoen honetan, aurten berriz ere zailtasunak aukera bilakatzeko abagunea eskaintzen duela euskarak, krisia aukera bihurtzeko lanabesa. Aurtengoan, balio berezi batez apainduko da ahoa bizi, belarria prest eta bihotza kartsu duten euskaltzale guztien ekimena. Aurtengoan, inoiz baino erabakigarriagoa izango da euskararekiko gertutasunezko keinu praktiko oro, euskal hiztunongatik zein euskararen zabalkundean erdaretatik lagundu nahi dutenengandik datorrela ere.

Horregatik guztiagatik, aurten ere Tolosako Udalak bat egin du Euskararen Nazioarteko Egunarekin, krisialditik sendoago ateratzea helburu dugun honetan, euskara aurrera egiteko tresna baliagarria delako.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA