Euskaraldiaren baitan Tolosako Udalak Txor Txor bakarrizketa umoretsua antolatu du azaroaren 19an Kultur etxean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/16 | Euskara eta Hezkuntza
  • Tolosako Udalak Txor Txor umore bakarrizketa antolatu du Euskaraldiaren kultur egitarau modura, azaroaren 19an 19:00etan.

  • 45 pertsonako gehieneko edukiera du emanaldiak eta gonbidapenak aurrez jaso behar dira Kultur etxean, 16:00etatik 20:00etara.

  • Antolatutako ekimenak, Euskaraldiaren baitan, euskararen erabilera areagotzea du helburu.

 

 

Azaroaren 19an arratsaldeko 19:00etan izango da “Txor txor bakarrizketa umoretsua” Tolosako Kultur etxean. Gehienez 45 pertsona bertaratu ahalko dira eta gonbidapenak aurrez hartu behar dira Kultur Etxean 16:00etatik 20:00etara. Pertsona bakoitzak ezingo ditu 2 gonbidapen baino gehiago jaso.

Euskaraldiaren baitan antolatu du Udalak kultur ekimena. Helburua da herritarrek hizkuntza-ohiturei buruzko gogoeta egin eta hizkuntza-ohitura horiek aldatzea. Emanaldian, Nerea Arriolak euskaldunok eguneroko egoeretan euskararekiko ditugun harremanei buruzko gogoeta egingo du. Euskara hutsean izango da emanaldia eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Bakarrizketaren xedea da Ahobizi eta Belarriprest rolak eta hauek adierazten dituzten portaerak gizarteratzea, ikusleek haien hizkuntza-ohiturei buruzko gogoeta egitea eta herritarrak ariketako 15 egunetarako prestatzea, inertziak apurtzeko aukera daukagula azpimarratuz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA