Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu inauterietarako
2020/01/31 | Giza baliabideak
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera orria eta informazioa Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan (UDATE) edo udalaren webgunean eskuratu daiteke. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 5ean, 13:00etan, bukatzen da.