Udal administrazioko 5 lan eskaintza berri argitaratu ditu Tolosako Udalak
2024/07/05 | Giza baliabideak
Liburutegiko bi administrari, nahitaezko diru-bilketako teknikaria, hirigintzako tekniko juridikoa eta garapen ekonomikoa, enplegua, merkataritza, turismoa eta azoketako arduradun plazak dira argitaratutako hautaketa prozesuak.
Interesdunek abuztuaren 2a bitarte dute eskaintzan izena emateko epea eta izapideak egiteko jarraibideak eta informazio gehigarria udal webgunean izango dituzte eskuragarri.