Udal egitura berriarekin ekin zaio ikasturteari
2019/09/02 | Giza baliabideak
- Egitura berria gardenagoa, arinagoa, eraginkorragoa eta malguagoa da; horri esker udalaren funtzionamendua arintzea lortu nahi da herritarrei erantzun eta zerbitzu hobea emateko; gainera, herritarrek zein oposizioak gobernuaren jarduna kontrolatu ahal izateko informazio gehiago izango dute
- Udal gobernu taldea udaz baliatu da egitura berrira egokitu eta datozen urteetan gauzatuko diren proiektu estrategiko guztiak jasoko dituen 2019-2023 Legealdirako Kudeaketa Planaren zirriborroa garatzeko