Tolosako Udalak 7 gazte kontratatuko ditu

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/09/14 | Giza baliabideak
  • Tolosan bizi diren gazte euskaldunek izango dute lehentasuna.
  • Interesdunek eta baldintzak betetzen dituztenek, irailaren 19a baino lehen izapidetu behar dute eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bidez: www.lanbide.euskadi.eus

 

Tolosako Udalak Tolosako 7 gazte kontratatuko ditu onura publikoko edo interes sozialeko zereginetarako. Helburua da gazteentzako lan aukerak areagotzea, langabezian daudenentzako aukerak sortzea eta laneratze-tasa handitzea, beti ere ekoizpen-sistemaren, enpresen eta langileen premiei erantzunez.

Toki erakundeek gazteak kontratatzeko 2022ko laguntzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 programaren baitan, Tolosako Udalak 224.044,17 euroko dirulaguntza jaso du zazpi kontratu hauek aurrera eramateko. Kontratu guztiak lanaldi osokoak izango dira, urtebeteko eperako.

Hauek dira kontratatuko diren lanpostuak:

  1. Harrera publikorako administraria
  2. Gizarte langilea
  3. Inguruneak eta sozietate digitalak dinamizatzeko teknikaria
  4. Informatikaria
  5. Informatikaria
  6. Ingenieritza edo arkitekto teknikaria
  7. Energiarako teknikaria

Bete beharreko baldintzak

Lanpostuetarako eskaera egin ahal izateko, honakoak dira bete beharreko baldintzak:

  • Tolosan bizitzea.
  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • 3.HE euskara-eskakizuna edo baliokidea izatea, profil teknikoen kasuan, 4.HE.
  • Enplegu-eskatzaile izatea, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar den lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izatea.
  • Gazte Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea eta, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.

Eskaera nola egin

Interesdunek eta baldintzak betetzen dituztenek, irailaren 19ª baino lehen izapidetu behar dute eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bidez: www.lanbide.euskadi.eus.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA