25 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa onartu du udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/12/15 | Giza baliabideak
  • Sarbide librekoak izango dira 25 lanpostu horietatik 22; gainerako hirurak, berriz, barne sustapen bidez esleituko dira.


Tolosako Udalak 2023 ekitaldiko Lan Eskaintza Publikoa onartu du, udaleko langileen aldibaterakotasuna murrizteko eta bitarteko izaeraz beteta dauden lanpostuak egonkortzeko helburuarekin.

Abenduaren 1eko osoko bilkuran eman zuen udalak LEPa martxan jartzeko lehen urratsa, Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Planaren bigarren fasearen onarpenarekin. Hain zuzen, plan horrek udalaren egituran zazpi lanpostu berriren sorrera jasotzen du. 

Bada, zazpi lanpostu horiez gain, legeak ematen dituen birjarpen tasak -ohikoa nahiz gehigarria- hartu dira kontuan proposamena osatzeko. Horrela, 25 lanpostuko eskaintza sortu da, udalarentzat eta herritarrentzat funtsezko diren zerbitzuak indartu asmoz.

Lanpostu horietatik gehienak, 22 zehazki, txanda librekoak izango dira; gainerako hirurak, berriz, barne sustapen bidezkoak. Honakoak dira eskainiko diren lanpostuak:

  • Musika irakaslea

  • Giza baliabideetako teknikaria (A2)

  • Euskaltegiko irakaslea

  • Hizkuntz normalizatzailea

  • Itzultzailea

  • Informatikako teknikari laguntzailea

  • Giza baliabideetako teknikaria (A1)

  • Udal ondare eta idazkaritzako administraria

  • Kontratazioko administraria

  • Espedienteen administratzailea

  • Udateko administraria

  • Udaltzaina - Agente lehena (Barne sustapen bidez)

  • Bi udaltzain lanpostu

  • Ofizial iturgina

  • Pertsonal balioaniztuna (Peoia)

  • Trantsizio energetiko administraria

  • Kultura, festa eta gazteriko administraria

  • Bi gizarte langile lanpostu

  • Errentako administraria (Barne sustapen bidez)

  • Kontratazio kudeatzailea

  • Informatikako teknikaria

  • Udaltzaina - Trafiko koordinatzailea (Barne sustapen bidez)

  • Arkitektoa 

Aurtengo Lan Eskaintza Publiko hau, aurreko urteetan onartutakoei gehituko zaie, eta guztiz garatzeko hiru urteko epea izango da. Horrenbestez, hautagaitzak aurkezteko epea ez da oraindik zabaldu. Prozesuak eskatzen dituen gainerako urratsak ematen joango da udala, eta hautaketa prozesu bakoitzaren oinarri eta izen-emateen berri emango du, zabaldu ahala.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA