Aldi baterako enplegua egonkortzeko 69 plaza onartu ditu Udalak hainbat Lan Eskaintza Publiko bitartez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/26 | Giza baliabideak
  • Lan Eskaintza Publiko hauen bidez, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murriztuko da eta aldi baterako enplegua egonkortu egingo da udaleko plantillan.

 

Giza baliabideen hobekuntza, moderninazioa eta arrazionalizazioa sustatzeko eraldaketa prozesu batean zeharo murgilduta dago Tolosako Udala.

Eraldaketa prozesu horren barruan, Giza Baliabideen arrazionalizazio plana onartzeaz gain,lanpostuen balorazio eta udal organigrama berria onartzear ditu Udalak. Eta prozesuarekin amaitzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko hainbat hautaketa prozesu gauzatuko ditu. Horren adibide da, Tokiko Gobernu Batzordean onartu zen 2022 ekitaldiko Lan Eskaintza Publikoa (ohikoa eta ez ohikoa)

2022ko Lan Eskaintza Publikoaren bitartez,enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murriztuko da eta aldi baterako enplegua egonkortu egingo da Udaleko plantillan. Honela, 2022ko ohiko Lan Eskaintzan 8 plaza oposizio-lehiaketa bitartez beteko dira, eta ezohiko Lan Eskaintzaren bitartez,4 plaza oposizio-lehiaketa bitartez, baita ere, eta beste 48 lehiaketa bitartez.

Baina ez da Lan Eskaintza Publiko bakarra. Udalak 2019an eta 2020an onartu zituen ohiko Lan Eskaintza Publikoen hautaketa prozesuak gauzatuko ditu baita ere. Bertan, beste 9 lanpostu eskainiko dira, denak txanda librean, alegia, oposizio-lehiaketaren bitartez.

Beraz, guztira, 69 lanposturen hautaketa prozesuen deialdiak egingo dira, 21 oposizio-lehiaketa bitartez eta beste 48 lehiaketa bitartez. Datozen hilabetetan emango dira ez ohiko Lan Eskaintza Publikoan sartzen diren plazen deialdi eta oinarrien inguruko xehetasunak.

Xabier Balerdi, pertsonal saileko arduradunak azaldu du “legeak xedatutakoaren arabera, aldi baterako enplegu tasa murrizteko helburuarekin garatu dela 2022ko Lan Eskaintza Publikoa; momentu honetan, soilik, plazak zehaztu eta onartu ditugu, orain ekingo diogu plaza bakoitzaren oinarriak lantzeari”. “Erabat ezohikoa den prozesu oso konplexu baten aurrean gaude; aldaketa ugari eragin ditzake Udaletxean eta pertsona askorengan du eragina, horregatik da hain gai delikatua”gehitu du.

Iazko abenduan onartu zen 20/2021 Legeak ezarritakoaren arabera, ekainaren 1a baino lehen zehaztu behar zituen administrazio bakoitzak egonkortze prozesu horretan eskainiko zituen plaza kopurua. Dagoeneko hori, egina dago Tolosako Udalean eta argitaratuta dago GAOn (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean). Hemendik aurrera, abenduak 31 baino lehen, 2022ko ez ohiko Lan Eskaintza Publikoan sartutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuen oinarriak landu eta zehaztuko dira eta deialdiak argitaratu; era berean, ez ohiko Lan Eskaintza Publiko horretan sartutako  plazen hautaketa-prozesuak 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko ditu Udalak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA