Informatika alorra eta Gizarte Zerbitzuen saila indartu ditu Udalak, aurrean ditugun erronkei modu egokiagoan erantzuteko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/01/15 | Giza baliabideak
  • Horretarako, Gazte Planaren barruan, langabezian zeuden 2 pertsona kontratatu dira: Gizarte Langile bat eta informatikari bat.

  • Langabezian dauden herritarrei aukera berriak eskaintzeko helburuarekin egin dira aipatu kontratazioak eta Eskualdeko Enplegu Planaren baitan ere beste bi peoi kontratatu dira.

  • Hortaz, egungo testuinguruan langabezian dauden pertsonak kontratatzeko ahalegin berezia egin du Udalak.

 

2021 urte honetan ere lehentasunezkoa izango da herritarren gizarte babesa bermatzea eta tolosarren beharrei erantzuten jarraitzea. Hala aurreratu zuen udal gobernuak aurrekontu proiektua aurkezterakoan. Inbertsio soziala %9 igoko da aurten eta hainbat prestazio eta gizarte zerbitzu areagotuko dira, inor atzean ez uzteko eta herritarren beharrei erantzuten jarraitzeko: larrialdietarako laguntzak, familientzako laguntzak, familia eskuhartzea eta etxez-etxeko zerbitzua indartu dira, besteak beste.

Langabezian dauden pertsonak kontratatzeko ahalegin berezia

Aurtengo aurrekontu proiektuan jaso da baita ere langabezian dauden 4 pertsona kontratatzea, horietako bi 30 urte azpikoak herritarrei lan aukera berriak eskaintzeko, are eta gehiago egungo testuinguruan. Hortaz, 2021 urte honetan langabezian dauden pertsonak kontratatzeko ahalegin berezia egin du Udalak.

Egoerara egokituz eta egoerari erantzuteko baliabideak jarriz

Pandemiak gizarte beharrak areagotu ditu eta lan egiteko modu berriak ezarri. Eta horregatik, Gizarte Zerbitzuen alorra eta informatika alorra indartu nahi izan ditu Udalak, herritarren beharrei modu egokiagoan erantzuteko eta herritarrei zerbitzu egokiagoa emateko.

Gazte Planaren barruan, urte beterako, 2 pertsona kontratatu ditu udalak, esan bezala, Gizarte Zerbitzuen saila eta Informatika alorra indartzeko eta sendotzeko helburuarekin: gizarte langile bat eta informatikari bat. Eta Eskualdeko Enplegu Planaren baitan, 2 peoi ere kontratatu dira.

Kontratazio horien bitartez Udalak momentu honetan ezinbestekoak diren alorrak indartu nahi izan ditu eta esan bezala, langabezian dauden herritarrei aukera berriak eskaini.

Administrazioa garai berrietara egokitzea ere ezinbesteko da, eta egokitzapen prozesu hori azkartu egin du pandemiak. Iaz, Udalak lan egiteko modu berriak ezarri behar izan zituen itxialdi garaian, egoerara egokituz, modu telematikoan herritarrei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

Digitalizazioa errealitate bat da jada, horregatik, administrazio elektronikoan sakondu eta herritarrak modu telematikoan artatzeko urratsak egiten jarraitzeko kontratatu da informatikaria. Modu honetara, herritarrei zerbitzu hobea eta eraginkorragoa eskaintzea da asmoa, pertsonak erdigunean jarrita, herritarren beharrei modurik egokienean erantzuteko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA