Hemen jaiotako eta bizitzera etorritako familiak bazkaltzeko elkartuko ditu ‘Bizilagunak’ egitasmoak, ekainaren 1ean
2025/05/21 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
- Tolosaldeko bikote, familia eta lagun-kuadrillek maiatzaren 26ra arte eman ahal izango dute izena, migrazioa@tolosaldea.eus helbidera idatziz edo egitasmoaren webguneko formularioa betez.
- Elkar ezagutzea eta sareak sortzea sustatu nahi dute, eta aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea.