Abenduaren 11n irekiko da zerbitzu publikoa emango duen Abegi berria, urte luzez boluntario taldeak egindako lanari segida emanez
2023/12/05 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
- Abegi proiektu berriak zerbitzu publikoa eskainiko du, Peñascal kooperatibak kudeatuta, udalaren Gizarte Zerbitzu eta Osasun Sailaren gidaritzapean.
- Elkarlan estua mantenduko da boluntario taldearekin, beraien urteetako lanari esker lortu baita Abegi zerbitzu berria sortzea, gaueko arretaz haratago, eguneko zerbitzua ere eskaintzeko.