Zutani elkarteak antolatutako PintxoTour solidarioaren 10. edizioa, larunbat goizean, Alondegi plazan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/08 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • 12:00etatik 14:00etara bitarte hamaika herrialdetako zaporeak dastatzeko aukera izango da, kulturartekotasuna sustatzeko helburuarekin.

Larunbatean, urriak 11, PintxoTour interkultural eta solidarioaren 10. edizioa ospatuko da, Zutani elkarteko boluntarioek antolatuta, Alondegi plazan. 12:00etatik 14:00etara bitarte, Tolosan bizi diren jatorri atzerritarreko bizilagunen herrialdeetako gastronomiaz gozatzeko aukera izango da. Tolosako Udalak ere bat egin du egitasmo honekin.

Familiek beren jatorrizko herrietako jakiak kozinatuko dituzte egunean bertan, eta pintxo modura eskainiko dituzte gero. Euskal Herrikoez gain, Brasil, Venezuela, Kolonbia, Honduras, Maroko, Guinea, Nigeria, Peru, El Salvador eta Mexikoko  platerak dastatzeko aukera izango da, besteak beste. Sei euroren truke, bi pintxo eta edaria eskainiko dira. Pintxoen osagaiak eta errezetan ere eskura jartzen dituzte. Bildutako dirua elkarteak artatzen dituen 150 haurrei elikagai osasuntsuak erosteko erabiliko da. 

Bazterkeriari aurre egin eta gizarteratzea helburu

Parte hartzaile guztiak Zutani elkartearen inguruan daude murgilduta, beraien egoera dela eta, elikagaien beharra dutelako. Hain zuzen, elkartearen erronka da Tolosako hainbat familia eta pertsonak pairatzen duten pobrezia eta bazterkeria egoerari aurre egitea. Gaur egun 220 familia artatzen ditu Zutanik, 550 pertsona guztira, horietako 150 adin txikikoak. 

Laguntza hori emateko bidean, informazioa eman ez ezik, gizarteratze prozesuan babesa ere ematen du Zutanik. Elikagai Bankutik ekarritako elikagaien banaketaz gain, bestelako jarduera eta egitasmoak ere antolatzen dituzte: harrera, formazioa, baratza, sentsibilizazio jarduerak, etab. Horietako bat da PintxoTourra. Inguruan dugun aniztasuna ikusgarri egitea da helburu nagusietako bat, baita haiekiko solidarioak izatea ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA