Kirolarekin lotutako 24 ikastaro eskainiko dira udan Usabal eta Berazubi kiroldegietan haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat
2021/05/20 | Kirolak
Ekainaren 28tik abuztuaren 27ra lau hamabostalditan egin ahalko dira ikastaroak. Haurrei eta gazteei zuzendutako 14 ikastaro antolatu ditu Usabal eta Berazubi kudeatzen dituen Kirolzer enpresak, eta beste 10 ikastaro helduentzat. Ikastaro guztiak talde txikietan eta higiene eta segurtasun neurri guztiak jarraituz egingo dira.