Trafiko etenak Donostiako Klasikoa dela eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/07/24 | Kirolak
  • Txirrindulari lasterketak herri osoa zeharkatuko du datorren uztailaren 29an eta horren eraginez, Rondilla kalea itxita egongo da goizeko 12:00etatik 14:00etara.
  • Garraio publikoan ere eragina izango du lasterketak, ibilbide ezberdinak eskainiz.

Datorren larunbatean, uztailak 29, Donostiako Klasikoa txirrindulari lasterketak Tolosa gurutzatuko du, Bentaunditik hasita Belateraino, Anoetarantz bidea hartuz.

Hori dela eta, trafiko etenak egongo dira herrian. Zehazki Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzat 12:00etatik 14:00ak arte. Lasterketak Tolosan egingo duen ibilbidea honakoa izango da: Bentaundi-Araba Etorbidea-San Frantzisko-Rondilla-Lapurdi plaza-Belate.

Udaltzaingoak ibilbide guztian kotxeak ez aparkatzeko eskaera luzatu du, zirkulaziorik gabe mantendu beharra dagoelako, Tolosa zeharkatzen dutenean probako partaide guztien segurtasuna bermatzeko.

Hiribusaren eta Lurraldebuseko zerbitzuetan ibilbide aldaketak

Trafikoa erabat moztuko denez 12:00etatik 14:00etara, hiribusaren ibilbidea ere aldatuko da eta ondorengo geldiuneak egingo ditu: Zumarditxikia, Kondeaneko Aldapa, Iurre biribilgunea, Iurreamendi, Kiroldegia, Usabal industrialdea, Amarotz, San Blas, Bizkai kalea, Kondeaneko Aldapa, Asuntzion Klinika eta Zumarditxikia berriro ere.

Era berean, Tolosa-Donostia bidea egiten duten autobusek, Arriaran biribilgunean geralekua egin ondoren, autobidetik eta suhiltzaileen biribilgunetik barrena Zezen plazara iritsiko dira eta hauek izango dira geralekuak: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendiko 6 zenbaki parean.

Amaitzeko, Tolosaldeako autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondillako geltokia Santa Klarara lekualdatuko da eta San Frantzisko ibiltokiko zein  Araba etorbideko eta Bentaundiko geltokiak kanpo geratuko dira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA