Kirolarekin lotutako 19 ikastaro eskainiko dira udan haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat
2020/06/16 | Kirolak
Uztailaren 1etik aurrera, haurrek zein gazteek lau hamabostalditan egin ahalko dituzte ikastaroak. Guztira, 10 ikastaro eskainiko ditu Usabal eta Berazubi kudeatzen dituen Kirolzer enpresak. Haurren ikastaroak ahal den neurrian, aire librean egingo dira, 12 pertsonako talde txikietan eta higiene eta segurtasun neurri guztiak jarraituz.