Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko du Gurpilguneak, emakumeei zuzenduta

Tolosako Udala
2022/11/16 | Kirolak
  • “Pedalei eragin” lelopean, ikastaroa azaroaren 21etik 25era bitartean egingo da, goiz zein arratsaldez, 10:30-12:00 eta 15:30-17:00 bitartean, Tolosako Ferialekuan.
  • Ikastaroa Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Emakumeok Mugimenduak” ekimenaren baitan kokatzen da eta bizikletan ibiltzen irakasteaz haratago, helburu du emakumeen aktibotasunaren garapena sustatu, babestu eta bistaratzea.

 

Tolosako Udalak, Gurpilguneak, Tolosaldea Garatzenek, Zumardia Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean emakumeei zuzenduriko “Pedalei eragin” bizikleta ikastaroa antolatu dute, hain zuzen, interesa duten emakumeei bizikletan ibiltzen ikasteko.

Ikastaroa azaroaren 21etik 25era bitartean eskainiko da Tolosako Ferialekuan, goiz zein arratsaldez, 10:30-12:00 eta 15:30-17:00 bitartean. Interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute info@zumardia.eus helbidera idatziz edota 699 526 078 telefonora deituz. Ikastarorako materiala, kasu honetan bizikleta eta kaskoak, Gurpilguneak berak jarriko ditu parte-hartzaileen eskura. Edozein kasutan, bizikleta izanez gero, etxetik eramatea gomendatzen da.

Emakumezkoen aktibotasuna sustatzea ardatz

Ikastaro hau Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola departamentuak abian jarritako “Emakumeok Mugimenduan” ekimenaren baitan kokatzen da. Ekimen honen helburu nagusia da emakumezkoen aktibotasunaren garapena sustatzea, babestea, laguntzea eta bistaratzea. Ekimenak, oinarriko kirol maila duten emakumeen zein elite kategoria dutenen aktibotasuna ditu ardatz, eta horretarako emakumezkoen kirola sustatzeko eta bistaratzeko dinamikak, proiektuak eta ekimenak sortu eta bultzatzen ditu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA