Mugi Tolosa egitasmoko egutegiak abenduaren 26 eta 27an banatuko dira herritarrentzat Zerkausian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/12/20 | Kirolak
  • Parte-hartzaileek bihar bertan jaso ahal izango dute egutegia Alondegian, goizeko 12:00etan eta herritarrei aipatu bi egunetan banatuko zaizkie, 11:00-12:30 bitartean Zerkausian.
  • Seigarren urtea da Tolosako Udalak Mugiko egutegia osatu eta banatzen duela irteeren argazkiekin eta egutegiaren helburua da parte hartzaileak egutegiko protagonista izatea, haien bizipoza ikusaraztea eta zabaltzea, belaunaldien arteko harremanen garrantzia azpimarratzea eta jarduera fisikoak ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jartzea.

 

“Mugi Tolosa” egitasmoko irudiekin osatutako 2023ko egutegiak datozen egunetan banatuko dira. Parte-hartzaileei, zehazki, bihar bertan banatuko zaizkie, irteeraren amaieran, 12:00etan, Alondegian.

Herritarrek, halaber, abenduaren 26aneta 27an eskuratu ahal izango dute egutegia,11:00-12:30 bitartean Zerkausian jarriko den mahaian.  Udalarekin batera, Mugi Tolosa egitasmoko kide desberdinak egongo dira egutegiak banatzen.

Aurtengoa seigarren urtea da Tolosako Udalak egitasmoko irteeren argazkiekin osatutako egutegia banatzen duela parte hartzaileen zein herritarren artean. Gizarte ekimen kolaboratibo hau gizarteratzea da proiektu honen helburu nagusia, bertan parte hartzen dutenen poza ikusaraziz, belaunaldien arteko harremanen garrantzian azpimarratuz eta jarduera fisikoak ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jarriz.

Gero eta adineko gehiago dago bakarrik bizi dena, eta jarduera fisikorik egiten ez duena. Mugi egitasmoaren bidez egoera baztertzaile honi buelta ematea bultzatu nahi du Tolosako Udalak. Horretarako, gizarteari ezagutarazi nahi zaio adinekoek laguntza behar dutela, elkartzeko gune bat behar dutela, maitatuak sentitu nahi dutela… horretan guztian belaunaldien arteko harremanek duten garrantzian egiten du bereziki azpimarra Tolosako Udalak. Hilabete bakoitzeko orri bat du egutegiak, eta orri bakoitzean jarduera fisikoko eta  higiene posturaleko ariketatxoak ditu txertatuta beheko aldean, hilabetez hilabete gogorarazteko. Era berean, 2023a Tolosa CF-en sorreraren mendeurren urtea izanik, egutegian ere keinu berezia egin zaio.

Udaten eta Usabal Kiroldegian ere eskura

Guztira 700 egutegi banatuko ditu udalak aurten eta behin parte-hartzaileei zein interesa duten herritarrei banatu ostean, baten bat soberan geratuko balitz, Tolosako Udaleko herritarren arreta zerbitzuan (UDATEn) eta Usabal kirodegian jarriko ditu tolosarren eskura, abenduaren 27tik aurrera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA