Abian da V. Mugi Tolosa
2018/10/03 | Kirolak
Asteazkenero izango dute hitzordua, ohiko eran, eta bi txandatan irteteko aukera: 10:30ean eta 11:00etan, Zerkausitik abiatuta. 18 izango dira eragileak orotara, Udala barne. Ikastetxeen artean aurtengo berrikuntza, Orixe BHI Institutua gehitu baitzaie Herrikide, Laskorain eta Inmakulada ikastetxeei. 136 lagun batu ziren iaz, bataz beste, saio bakoitzean. Gehienezko egunean 249. Emakumeak %66,85 eta gizonezkoak %33,15. 75 urtetik gorakoak parte hartzaileen %25.