Kiroletako diru-laguntza lerro ezberdinetara proposamenak aurkezteko epea zabalik
2018/06/22 | Kirolak
4 dira lerroak eta 210.800 euro aurreikusi dira: Kluben egiturak indartzeko eta garatzeko, Eskola Kirolaren kudeaketarako, kirol jarduera bereziak antolatzeko eta igeriketa kanpaina gauzatzeko. Eskaerak aurkezteko epea, egituren diru-laguntza lerroaren kasuan, ekainaren 27a artekoa izango da (barne), eta beste hiru lerroena (Eskola Kirola, kirol jarduera bereziak, igeriketa) ekainaren 28a bitartekoa (barne).