Seinalitika berria jarri da Beotibarren, pilotalekuaren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/26 | Kirolak
  • Braile hizkuntzan zein erliebean idatzitako seinaleak jarri dira eta lurreko bandak berritu dira behar bereziak dituzten pertsonen mugikortasuna hobetzeko.

Segurtasun azterketa egin ondoren, Beotibar pilotalekuko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko hainbat neurri hartu ditu Tolosako Udalak. Braile hizkuntzan zein erliebean idatzitako seinale berriak jarri dira, eta lurreko bandak ere berritu dira, eskailerak, arranpak, igogailuak eta koxkak non dauden zehazteko. Behar bereziak dituzten pertsonen irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzera bideratutako neurriak dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA