Musikaren erritmoan, dantzan, ekingo diote ikasturteari MUGI Tolosako kideek

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/09/26 | Kirolak
  • Ikasturte berriari hasiera indartsua emateko, urriaren 1ean, Adineko Pertsonen Nazioarteko egunean, Zahartzaro Aktiboari buruzko hitzaldia eskainiko da Zerkausian, arratsaldeko 18:00etan.

  • Eta hurrengo egunean, urriaren 2an, asteazkenean, lehen irteera egingo da eta amaitzean, herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleen parte-hartzearekin adineko pertsonei egokitutako dantza saioa egingo da

 

Urriaren 2an hasiko da Mugi Tolosaren ikasturte berria. Egitasmo honek helburu du adineko pertsonen artean ohitura osasuntsuak sustatzea, baita sozializazioa ere, pertsonen arteko harremanak sustatzen dituelako. Beraz, Mugi Tolosa, adineko pertsonen topaketarako eguna eta egitasmoa da. Pertsona heldu asko eguna noiz iritsiko zain izaten dira, kalera atera eta lagun artean paseo atseginak emateko.

Eragile ezberdinen inplikazioarekin jada ekimenak urteak daramatza martxan eta urtetik urtera berrikuntzak izan ditu. Azken urteotako gazteen inplikazio eta parte-hartzea aipagarria izan da. Gazteen presentziak eragin oso positiboa izan du eta elkar-ezagutzeko eta belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sustatzeko baliagarria izan da.

Mugi Tolosaren beste helburuetako bat ere bada, gizartea, tolosarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzea, izan ere, adineko pertsonek herritar guztien laguntza eta babesa behar dutela ikusaraztea eta adineko pertsonak gure gizartean balioan jartzea funtsezkoa baita.

 

Zahartzaro aktiboari buruzko hitzaldia eta dantza saio egokitua herriko gazteekin batera:

Aurten ikasturteari indartsu ekin nahi izan zaio eta horregatik, hitzaldia eta dantza saio egokitua antolatu dira. Ikasturteko lehen irteera urriaren 2an dela aprobetxatuz, urriaren 1n, Adineko Pertsonen Nazioarteko egunean, Zahartzaro aktiboari buruzko hitzaldia eskainiko da Zerkausian arratsaldeko 18:00etan. Asunción Klinikako bi medikuk, Mª Alejandra Garcíak eta Javier Grijelmok eskainiko dute aipatu hitzaldia.

Hurrengo egunean, urriaren 2an, egingo da Mugi Tolosako lehen irteera Tolosako ikastetxe ezberdinetako ikasleen parte-hartzearekin. Amaitzean, adineko pertsonei egokituta dantza saio berezia egingo da.

 

Urtea amaitu bitarte 12 irteera:

Abendura bitartean 12 irteera egingo dira asteazkenero, 2 txandatan: 10:30ean edota 11:00etan, Zerkausitik abiatuta.

Orain arte bezala, eragile ezberdinek, Udala barne, izango dute irteerak gidatu eta antolatzeko ardura: Orixe BHI, Herrikide, Laskorain, Inmalukada Lanbide Ikastola, Anbulatorioa, Iturriza, Harizpe, Nagusilan, Uzturre Zentroa, Goienetxe Fundazioa, Gurutze Gorria, Asuncion Klinika...

2019/2020 ikasturtea aurrekoan bezain arrakastatsua izatea nahi dute antolatzaileek eta horretarako ibilaldiez gain urtean zehar ekimen ezberdinak gauzatuko dituztela aurreratu dute. Esan bezala, sozializaziorako ariketa bat da, adineko pertsonen osasun fisiko, psikologiko eta mentalarentzat ezin hobea dena. Horregatik, oraindik ere ekimenean parte hartzen ez duten adineko pertsonei parte hartzeko eta laguntzeko prest dauden herritarrei ere asteazkenean gerturatzeko deia egin diete.

2019/2020 ikasturteko egutegi osoa:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA