Kiroldegiaren egoera epe motzean desblokeatzeko azken proposamena egin dio udalak BPXport enpresari
2023/08/22 | Kirolak
-
2024ko tarifen igoera da blokeo egoera gainditzeko udalak bere eskura duen aukera legal bakarra, eta proposatutako %2,5eko igoera nahikoa litzateke enpresaren eta langileen arteko desadostasunari aurre egiteko.
-
BPXport-ek proposamen hau onartu ezean, epe luzeagoak eskatzen dituzten bideei helduko die udalak; hori dela eta, konponbiderik azkarrena enpresa eta langileen arteko akordioa dela ohartarazi du.