Kiroldegiko negoziazioa bideratu eta adostasunetara iristeko bitartekaritza profesionala eskatu du urgentziaz Udalak
2023/05/17 | Kirolak
Blokeo egoera ikusita eta egoeraren larritasuna dela-eta kiroldegiaren itxierak ondorio larriak dituelako langile, erabiltzaile, kirol klub eta kirol langile eta profesionalengan; Tolosako Udalak publikoki exijitu die langileen eta sindikatuko ordezkariei eta enpresari berriro ere esertzeko, borondatez negoziatzeko eta adostasunetara iristeko egoerari lehenbailehen irtenbide bat emateko helburuarekin.