Euskadiko eta Portugalgo selekzioen saskibaloi partida, ostegunean, Usabalen, bost tolosarren parte hartzearekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/17 | Kirolak
  • Beñat Etxeberriak, Ander Gordillok eta Auritz Armendarizek jokatuko dute; Yon Gonzalez hautatzaile lanetan aritu da, eta Mikel Lakunza, laguntzaile modura

  • Norgehiagoka 19:00etan izango da.
     

Euskadi eta Portugalgo selekzioen arteko lagunarteko norgehiagoka jokatuko da ostegunean Usabal Kiroldegian, Euskal Saskibaloi Federazioak antolatuta, TAKE eta Tolosako Udalaren laguntzarekin. Neurketa 19:00etan izango da.

Euskaldunen kasuan, Gipuzkoako eta Bizkaiko klubetako 21 urtez azpiko jokalariek osatutako taldea da. TAKEko hiru jokalari izango dira: Beñat Etxeberria, Ander Gordillo eta Auritz Armendariz. Beste bi tolosar ere badaude: hautatzailea Yon Gonzalez da, Tolosako klubeko entrenatzaile izandakoa; bere laguntzaile lanak, berriz Mikel Lakunzak egin ditu.

Portugalgo selekzioaren kasuan, 20 urtez azpiko jokalariekin osatutako taldea da. Estatu Batuetako unibersitateetako taldeetan jokatzen duten hainbat jokalari daude.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA