Berazubi estadioko tenis-pisten zorua aldatzeko lanak abiatuko dira bihar

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/26 | Kirolak
  • Hilabete inguru beharko da lanak egiteko. Bitartean, pistak ez dira erabilgarri egongo.
     

Berazubi estadioan dauden teniseko pisten zorua aldatzeko lanak abiatuko dira bihar. Bi dira konponduko diren pistak: bata Paper kalearen alboan dagoena; bestea, ibaiaren aldekoa. Azken horren alboan saskibaloian jokatzeko dagoen guneko zorua ere aldatuko da.

Lehenik eta behin, materiala garraiatu eta lanak abiatzeko egokituko dituzte guneak. Ondoren, zorua altxako dute, eta gero hasiko dira berria egiten. Gutxi gorabehera hilabete beharko dute, eta denbora horretan, pistak ez dira erabilgarri egongo. Gainerako instalazioen erabiltzaileei ez diete eragingo lanek, nahiz eta unean uneko eraginen bat sor daitekeen.


Gauzatzeke zegoen azken inbertsioa

Tolosako kirol-instalazioen kudeaketarako kontratua deuseztu zen unean egiteke geratu zen inbertsioetako bat da tenis-pistena. BPXport-ek, kontratu haren enpresa emakidadunak, inbertsio horiek guztiak gauzatzeko konpromisoa hartu zuen. Bada, Udalarekin eta Kirolzer enpresa kudeatzaile berriarekin horrela adostuta, egiteke zeuden bi lanak atzeratu ziren: Beotibar pilotalekuko sarea berritzearena (otsailean egin zena), eta tenis pisten zorua aldatzearena. Azken lan honetarako, eguraldi lehorragoetara itxaron da lanak abiatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA