Tolosan kulturaz gozatzeko aukera eman du TolosandBlues jaialdiak
2020/07/06 | Kultura, Festak eta Gazteria
Atzerriko izar handien parte hartzerik gabe, bertako eta inguruko musikariekin maila artistiko bikainaz gozatu ahal izan du Tolosako publikoak. Blues barruan egon daitezkeen korronte desberdinak entzun ahal izan dira, eta oso formatu desberdinetan.