Udan gazteei zuzendutako aisia eskaintza antolatzen ari da udala herriko eragileekin batera
2020/06/10 | Kultura, Festak eta Gazteria
Eusko Jaurlaritzak zehaztutako araudia kontuan hartuz herriko aisialdi taldeekin zein ikastetxeekin ari da udala lanketa egiten, dauden baliabideen araberako eskaintza egiteko. Ekintzak segurtasun neurriak betez egin ahal izateko herriko espazioen azterketa eta lanketa ere ari da egiten udala, horretarako sortu duen koordinazio mahaiaren bidez.