KULTURA PLAZARA jaialdiaren eskutik, arte eszeniko ezberdinez gozatzeko aukera ekainetik urrira arte Tolosan

Tolosako Udala
2021/06/14 | Kultura, Gazteria, Jaiak

KULTURA PLAZARA antolatu du beste urte batez Tolosako Udalak herritarrei kulturaz modu seguruan gozatzen jarraitzeko aukera eskaintzeko helburuarekin. Iaz udako eskaintza berezia antolatu zuen Udalak eta auzoetako jaiak ordezkatuz sortu zen Kultura Plazara ekimena; zezen plazan hainbat kontzertu antolatu ziren astebukaera batean.

Aurten iazko ekimenari jarraipena emanez antolatu da KULTURA PLAZARA JAIALDIA. Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu du “kulturaren aldeko apustuan, iaz sortutako ekimena indartu eta aberastu nahi izan dugu aurtengoan jaialdi formatura ekarrita eta denboran luzatuta; artista eta talde ezagunak, baita tokikoak ere, izango ditugu Tolosan, kulturaz, kalean eta aire librean gozatzeko aukera izan dezagun, Tolosa Kultur arloan errefente izatea nahi baitugu ekaina eta urria bitartean”.

 

Kulturari ikusgarritasuna

“Pixkanaka pixkanaka ari da gure herria normaltasuna eta ohiko jarduera berreskuratzen eta horretarako udalaren babesa eta bultzada ezinbestekoak dira, horregatik, urte hasieratik daramagu Kultura Plazara egitasmoaren baitan lanean, eta jaialdi hau gauzatzeko beharrezkoak izan diren baliabide guztiak jarri ditugu” azpimarratu du alkateak.

Kultura kalera ateratzea, kulturari eta Euskal taldeei ikusgarritasuna ematea,eta noski, herritarrei kulturaz gozatzen jarraitzeko aukera ematea dira jaialdiaren helburu nagusiak; horretarako egitarau indartsua antolatu da, iruditeria sortu da eta webgune eta sare sozialak ere bai. “Indar handiko musika eta kultura jaialdia izateko helburuarekin sortu eta garatu da egitasmoa, eta horrela izan dadin, Julen Kaminosen Bidean produkzioak enpresaren laguntza izan dugu eta ziur gaude izugarrizko arrakasta izango duela” esan du alkateak.

Guztien gozamenerako maila altuko ikuskizunak

Arte eszeniko ezberdinetako eta herritar guztien gozamenerako egitaraua antolatu da ekainetik, urrira arte. Kultura izango da beraz nagusi aurtengo udan eta baita udazkenean Tolosan. Ikuskizun gehienak zezen plazan izango dira, baina landa auzoetan eta herriko beste hainbat plazetan ere gozatu ahal izango da kulturaz.

Gaurko prentsaurrekoan, Izarne Iglesias kultura zinegotziak, ekaina eta uztaila bitarteko egitaraua aurkeztu du, baina aurreratu du abuztutik aurrera ere Kalakan, Belako, Izaro edota Willis Drummond-en mailako ikuskizun eta kontzertuak izango direla Tolosan.

 

EKAINA

Ekainak 19

  • 19:30. “Frontona”emanaldia, Herrikide ikastetxeko pilotalekuan.

Ekainak 24

  • 18:00. La Baldufa taldearen “Safari”, haur emanaldia. Zumardihandian.
  •  19:00. Nikotina eta Skabidean. Kontzertua. Zezen plazan.

Ekainak 25

  • 19:00. Zuhaitz Gurrutxaga. antzerki emanaldia. Leidorren.
  • 19:00. Anne Etxegoien. Kontzertua. Zezen plazan.

Ekainak 26

  • 9:30-20:00. “Suak harrotuz”. Ibilbide antzeztua. Urkizun.
  • 12:00. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra. Kontzertua. Plaza Zaharrean.
  • 19:00. ETS. Kontzertua. Zezen plazan.

Ekainak 27

  • 12:00. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Peñagarikano. Bertso jaialdia. Berdura plazan.
  • 18:00. Kiki, Koko eta Moko, “Natura gara” haur emanaldia. Zerkausiko terrazan.
  • 19:00. Puro Relajo. Kontzertua. Zezen plazan.

UZTAILA

Uztailak 3

  • 12:00. Udal Musika Banda. Kontzertua. Amarotzen.
  • 17:00. Magi klown 2. Haur emanaldia. Bedaion.
  • 19:00. Alaitz Artola. Kontzertua. Bedaion.

Uztailak 10

  • 19:00. Gozategi. Kontzertua. Zezen plazan.

Uztailak 11

  • 12:00. Combo.Kontzertua. Larramendin.

Uztailak 16

Uztailak 23

  • 22:00. Udal Musika Banda. Kontzertua. Zezen plazan.

Uztailak 24

  • 22:00. Bang Bang Tolosa. Por un Puñado de Dolares.Zinea. Zezen plazan.

Uztailak 25

  • 22:00. Markak. Komiki kontzertua. Zezen plazan.

Uztailak 26

  • 22:00. Otra Ronda. Zinea. Zezen plazan.

Uztailak 30

  • 19:00. Sonakay. Kontzertua. Zezen plazan.

Uztailak 31

  • 19:00. Olatz Salvador+Idoia. Kontzertua. Zezen plazan.

 

Sarrera guztiak www.kulturaplazara.eus-en

Sare sozialak eta webgunea sortu dira jaialdiari buruzko informazio guztia jasotzeko eta kontzertu berrien berri izateko. Artisten inguruko informazioa, bideoak... eskuragarri daude webgunean eta bertatik eskuratu ahal izango dira baita ere sarrerak, astelehnetik, ekainaren 14tik aurrera.