Gipuzkoa Encounter topaketaren zaleek 2,1 segundotan erreserbatu dituzte ordenagailu-postu guztiak
2019/03/07 | Kultura, Gazteria, Jaiak
Hamahirugarren urtez ospatuko den festa teknologikoak izugarrizko arrakasta duela agerikoa da, eskainitako 400 eserlekuak izen-emate epea ireki bezain azkar hartu baitituzte parte-hartzaileek. Aurtengo hitzorduak segurtasun informatikoa izango du ardatz nagusi, eta arriskuak nola ekidin ikasteko doako hitzaldi eta tailerrak izango dira parte-hartzaile zein bisitarientzat